Zure istorioak merezi du kontatzea
Zure komunikazio-proiektuetan lagunduko zaitut, zure istorioa kontatzeko eta zure xedeak erdiesteko.
Zuretzat egiten dutana
Ikuspegi pertsonalizatua, zure aurrekontuari eta xedeei egokitua. Coaching puntualetik epe luzerako laguntzara.
Sare sozialen kudeaketa
Zure kontuen auditoretza, zure xedeei egokitutako sare sozialen estrategia ezartzea eta zure sareen eguneroko animazioa.
Sare sozialen estrategia · Komunitate kudeaketa · Edukien sorkuntza · Txostenak eta analitikak · Google My Business
Webguneak eta e-merkataritza
Erakusleiho-webgune, e-merkataritza eta eleanitzen sorkuntza eta berritzea. Copywriting-a, web-idazketa eta SEO naturala ikusgarritasun hoberena erdiesteko.
Erakusleiho-webguneak · E-merkataritza · Webgune eleanitzak · SEO eta web-idazketa · Webgunearen auditoretza
Nortasun bisuala eta inprimaketa
Nortasun bisualaren sorkuntza edo berritzea — logotipoa, gidalerro grafikoa, moodboard-a — eta inprimatutako komunikazio-tresnen diseinua.
Logotipoaren sorkuntza · Gidalerro grafikoa · Flyer-ak eta tolesgarriak · Katalogoak eta liburuxkak · Bisita-txartelak
Marketing digitala
Google Ads eta sare sozialetako publizitatearen bidezko erakargarritasun-estrategia. Kanpaina espezifikoen sorkuntza eta newsletterren ezarpena zure publikoa fidelizatzeko.
Google Ads · Sare sozialetako publizitatea · Newsletterrak · Kanpaina espezifikoak
Inprimatutako edizioak
Inprimatutako euskarrien diseinua — flyer-ak, tolesgarriak, katalogoak, liburuxkak, kartelak — eta inprimaketen kudeaketa osoa.
Flyer-ak eta kartelak · Katalogoak · Liburuxkak · Inprimaketen kudeaketa
Gertaeren komunikazioa
Zure ekitaldien komunikazioaren plangintza eta euskarri espezifikoen diseinua: kakemonoak, seinaleztapena, gonbidapenak.
Plangintza · Kakemonoak · Seinaleztapena · Ekitaldi-euskarriak
Azken proiektuak
Musée Arnaga
Edmond Rostand Museoa Kanbon. Monumentu historiko gisa sailkatutako etxaldea, kultura eta ondarearen gunea.
Arima Agencements
Barneko egokitzapena Euskal Herrian — sukaldeak, bainugelak eta neurrira egindako egokitzapenak.
Hortzkina
Hortz-klinika Baigorrin. Nortasun bisual beroa eta euskara-frantsesa elebidun webgunea.
Elkar Bat
Obra-zuzendaria Ezpeletan. Etxebizitzen berritzea eta eraikuntza Euskal Herrian.
Poterie Goicoechea
Euskal Herriko eskulangile-zeramika 1960tik. Sare sozialen kudeaketa, betiereko jakintza balioesteko.
Hatsa Sport
Kirol aretoak Ortzaizen, Larresoron eta Basusarrin. Komunikazioaren laguntza eta 3 Instagram konturen kudeaketa.
Maider Gaicotchea
Kontatzeko istorio bat duzu, defendatzeko balioak: ene zeregina da modu benetakoan adieraztea!
Komunikazioan 18 urteko esperientziarekin eta Kanbon finkatua, Euskal Herriko profesionalen ondoan ari naiz 2022tik beren proiektuetan. Proiektu bakoitzaren gibelean istorio bat, balioak eta defendatu beharreko konpromisoak baitaude.
Haboro jakin
Proiekturen bat gogoan?
Mintza gaitezen zure beharrez. Lehen elkarrizketa konpromisorik gabea.
Mintza gaitezen