Edukirat joan
Nitaz

Maider Gaicotchea

Studio Kutzu-ren sortzailea. 18 urteko esperientzia komunikazioan — gizarte segurantza, nekazaritza-elikagaien sektorea, kosmetikoak — Euskal Herriko profesionalen ondoan ari naiz 2022tik.

Kontatzeko istorio bat duzu, defendatzeko balioak: ene zeregina da modu benetakoan adieraztea!

Studio Kutzu bi gogorekin sortu nuen: Euskal Herriko profesionalak laguntzea beren komunikazio-proiektuetan eta tokian tokiko proiektuei balioa ematea.

Ekintzailetza-proiektu bakoitzaren gibelean istorio bat, balioak eta defendatu beharreko konpromisoak baitaude. Eta proiektu bakoitzaren gibelean badira ere zuzendari okupatuak, « labana suitzar » gisako taldeak eta komunikazioari eskaintzeko denbora guti.

Zure xedeak erdiesten lagunduko zaitut, zure lanbidearen muinean kontzentratu ahal izateko.

Komunitate aktibo bat sortu

Zure online presentzia sendotu

Zure xede digitalak erdietsi

Zure markaren irudia garatu

Maider Gaicotchea, Studio Kutzu-ren sortzailea

Ene balioak

Benetakotasuna

Zure komunikazioak zure antzekoa izan behar du. Txantiloirik gabe, eginiko formularik gabe — proiektu bakoitza berezia da.

Hurbiltasuna

Zurekin esku-eskutik lan egiten dut. Solaskide bakarra, eskura, bere proiektua balitz bezala inplikatzen dena.

Tokiko errotzea

Euskal Herria ene lurraldea da. Haren eragileak, kultura eta kodeak ezagutzen ditut. Ezagutza horrek egiten du aldea.

Zuretzat egin dezakedana

Markaren irudia: nortasun bisuala, branding-a, inprimaketa

Komunitate aktiboa: sare sozialen estrategia, komunitate kudeaketa

Online presentzia: webguneen sorkuntza

Xede digitalak: marketing digitala eta e-merkataritza

Haboro jakin nahi?

Mintza gaitezen kafe baten inguruan, birtuala edo egiazkoa.

Enekin harremanetan jarri